Zuengatik Topa

Iñigo Echezarreta

Hamabiak puntuan,
urduri baina hasteko irrikitan.
Eskuetan zerua,
aurrez aurre zaudeten bakoitzean.

Txikiak garen arren hemen jarraitzen dugu
bihotzeko doinuak ozen erakusten.
Istorioak kontatzeko ahotsak prest ditugu.
Dena da ederragoa zuekin bagaude.

Biziberritzen ditugu herriko plazak
zuek aurrean zaituztegunean.
Gure arima, sua eta arnasa zuek zarete eta
zuengatik topa!

Arnas-gune onena
zuekin elkar banatzen duguna.
Hitzik ez dugunean
zuek zarete gure oihartzuna.

Argiak lehertu dira ta gozamen izerdiz
ureztatzen ditugu sormenaren lurrak.
Dena ahaztuko dugu hurrengo kantuetan
eztarria urratuz gure lur zeruan.

Bizitza une bat dela, bakarrik une bat,
inoiz ez ahaztu!
Bizitza une hau dela, bakarrik une hau
eta gu!

Curiosidades sobre la música Zuengatik Topa del En Tol Sarmiento

¿Quién compuso la canción “Zuengatik Topa” de En Tol Sarmiento?
La canción “Zuengatik Topa” de En Tol Sarmiento fue compuesta por Iñigo Echezarreta.

Músicas más populares de En Tol Sarmiento

Otros artistas de