Zure Hauspoa Izango Gara (part. Zuriñe Hidalgo)
Argi izpi batek laztandu zaitu
Bizitzeko gogoa arnastu
Eta euria gogor hasiko balu
Putzuetan dantzatu
Goiza irribarre batez jantzi duzu
Kalera atera zarena azalduz
Ilfinitora ozen oihukatu
Bizirik sentitu
Soilik zu, bakarrik zu
Zure indarrez
Ireki, barne hegoak
Hegan egin aske
Bidean erortzen baldin bagara
Indartsuago jeikiko gara
Eta zama pisutsuegia denean
Eman eskua, arinago da
Zure hauspoa izango gara
Behar duzun guztietan
Zure hauspoa izango gara
Ispiluko islada aurrean duzu
Egunez egun gehiago maitatu
Eta zure hauskortasuna besarkatuz
Zu zarena onartu