Lehenbiziko Bala
Baserrian jaio nintzen
Arbaso zaharren etxean
Udaberria aurrean
Negu gorria atzean
Eten da gure haria
Pasa dena pasatzean
Hilotza dago larrean
Bizitzarekin jolasean
Baserriko lanetan
Zebilen alaba
Ta patuak jo zion
Bihotzaren aldaba
Bere bide beretik
Erori zen ama
Aita ezin jasanez
Bizitzaren zama
Bere burua urkatuz
Joan zen besteengana
Intxaurrondoan dagoen
Belearen kanta
Bere mokoan behera
Doan odol tanta
Osabak esan zidan
Jotzen txalaparta
Gogoratzen al zara
Nola hit zen aita
Bere era berean hilko zara
Baita
Maldizio beltz hori
Gainean dudala
Baserritik banoa
Inondik inora
Bizitzaren bideak
Itxi zaizkit ala?
Dena begi zorrotzez
Ikusten dudala
Karabanan sartzen dut
Lehenbiziko bala