Ez Gara
Gaueko ilun-argi,
lapiko biluzi,
ez duzu adostu nahi
onik
Ez haiz ongi izana,
biharra txarra,
itsu boteretsu,
lumadun jauna
Amalurra saldu baino, lehenik ixo!
Malko gaziak
ez gara ez gara
irla nimin hontan
ez gara ez gara
zuen ekintzetan
ez gara ez gara
inoiz agertuko
Natura, ingurune
komertziante putre,
mertzenario fina
aspaldi egina
Bide
irtenbide
bila dauden herritar xume guztien
lurretan eraikitzen,
suntsitzen,
nor zara hemen?
gure izenez,
erabaki libreak hartzen
gu arbuiatuz, kutsatuz eta ixiltzen