Azken oyua

Goiz eder honetan erail behar nabe
txindor baten txintak gozotan naukela?
El naiten leyora begiok intz gabe.

Gorbei barna yatort kañoi-ots itzela:
or egazkin-egak odei-lapur doaz.
Guda-gotzon baltzak odolez dakustaz,
euren oin aurrean beredin gudari.
Gazte argi horreik, eutsi lur amari!
Bera baizen onik eztauko ludiak.

Baña, Jaun altsua, orain ken nahi nozu?
Bildots baten antzez lotuta naukozu
bearren naunean neure Aberriak?
Aren deia dantzut arma-ots larrian.
Izkillu-tarteko dirdira bizian
mendi goitietan Eriotz betorkit.
Bertan eder dira azkenengo atsak!
Arte adartsu babes-toki bekit,
neure gezi meion eriotz-zauria
txastau dagientzat etsaien erranak!

Zuzentzaren maitez bil diran semeekin
ixuri daidala bizitz-iturria.
Lurra estal bedi odol-larrosakin!
Gozo eta eder gizonen kopetan
aberri-opazko eriotz mosuak!
Zauritu horreik zut, orra mendietan
aintzak zabal ditu esku argituak
ortxe jausi nedin!
Eta azken orduan
laztandu naiela arnasa estuan
garaitz-abar billa doazen (t) zaldiak.
Eta begi onein laño leyartuan
tinki igaro beitez gizuren argiak;
esku zurbil honeik aul luzatu bediz
eutsi zagientzat, ikurrin donea.
Azkatasun atsak betiko bil zagiz!
Antxe makur zaite, oi buru neurea,
geure lur amaren besarte gozoan!
Eta anai maiteok, eutsi burrukari
iñoiz ilgo eztan euzkoen amari.
Itxaropen auxe sort bekit gogoan.

Jauna, eriotz au arren emostazu;
koldarrentzat itxi larrosen usaña.
Azkatasun deuna bial egistazu,
atzindu nahi dot ba arrotzen iraña,
gorputz honek bakez atseden dagian
erri azkatuen Egun-Aundi arte!
Gudan jaus nadilla zuzentzaren alde,
ez ormari atzez, goiz eder argian.
Eta bake deuna sortuko danean
neure azur utsak besteenakin batu;
eresi gurenaz lagundu bidean
obi bakar-arte.
Baña, arren, bukatu
oroigailluaren maitasun itzala
Kistoren gurutzat; Beragan ditxarot.
Josu'ren fedea besterik eztaukot.
Erri zintzo-onenak zaindu dagiala
il gintzanen atsa, il gintzanen ala.

Músicas más populares de Herrikoiak

Otros artistas de Axé