Urrun
Dena dago urrun
Nire etxeko atetik at
Sentikortasunik ez
Sortasunean lagata
Jo dezagun abendua
98. urtean
EEBBek berriz
Bonbardatu dutela Irak
Eta Toulousen poliziak
Hil duela magrebiar bat
Eta Madrilen faxistek
Aitor Zabaleta euskalduna
Dena dago urrun
Ikusle geldo bilakatuta
Kosovo, Kongo, Sierra Leona
Gerra ikuskizun
soila mutatu da
Mundializazioaren esklabuak
"All you need is love" G-7an
Hiltzaileak abesten ari dira
Behar duzun guztia
Amodioa omen da
Dena dago urrun...
Odol zipriztinez zikinduta
Kasu baina eskaileretan
Entzuten baitira urratsak
Geldikeriari agur, banoa
Dena dago urrun
Nire etxeko atetik at
Sentikortasunik ez
Sortasunean lagata