Off

Nora, nora nora naramate
programaketa kutre honekin
publizitate masiboaz
buru nagikeria finantziatuz


Nora, nora nora naramate
zipayo onei buruzko serieekin
Aita Santua ta erregea
ukiezinak diren berriekin


Nora nora nora naramate
zapping egin ta ez bada nabari
gidoien imaginazio ezak
titiekin betetzen badira


Nora nora nora naramate
morbo hutsa saltzen duten horiek
norberaren intimitatea
neurririkan gabe bortxatzen


Gu guztion mesederako ordea
bizitza ez da plato-ko muntaia bat
eta poza sentimen naturala da
eta tristura ez dago kartoiz egina


Nora nora nora naramate
futbola ez badut hain gustoko
horrenbeste iragarkirekin
ahaztu egiten badut ze filme den


Nora nora nora naramate
ez badut ezer ere ikasten
eta musikako programetan
rock-a zentsuratzen badute

Curiosidades sobre la música Off del Berri Txarrak

¿Cuándo fue lanzada la canción “Off” por Berri Txarrak?
La canción Off fue lanzada en 1999, en el álbum “Ikasten”.

Músicas más populares de Berri Txarrak

Otros artistas de Rock'n'roll