Kanta Goibelak

Mundua mozkor zegoen ta ihes egin genion
kantu bera entzuteaz nazkaturik
jendea bakarrizketa trukean dabilela
aipatu zenidan eta egia da


Kanta goibelak ditugu maite
ez galdetu arrazoia
biharko nitaz ahaz zintezke eta
bada ez bada


Ta zer giro da zurean, nola dabil jendea?
ta zer diozu ispilu horizontalez?
hau irribarre bidezko erahilketa ote den
leporatu nizun eta egia da


Kanta goibelak ditugu maite...


Bizitza motzegi, orduek luzeegi
dirudite flexo honen argitzaletan
gela txikiegi, ohea handiegi
kanpoan mundua jeloskor nire zai
mundua nire zai


Kanta goibelek naute maite
ez galdetu arrazoia
eguzkia hilko nuke
orain hemen bazina
hemen bazina

Curiosidades sobre la música Kanta Goibelak del Berri Txarrak

¿Cuándo fue lanzada la canción “Kanta Goibelak” por Berri Txarrak?
La canción Kanta Goibelak fue lanzada en 2003, en el álbum “Libre ©”.

Músicas más populares de Berri Txarrak

Otros artistas de Rock'n'roll