Izena, Izana, Ezina

Hemen gaude


Zuekin bat natorrela esan nahi dut
lur zati txiki hau horren da eder
titular guztiak guri buruz dira
baina ez digu inork ezer ere galdetu


Batzu mila kilometrora
bihotzetik gertu alegia
beste batzu bertan bizita
horren urrun


Ta hemen gaude...


Zuekin bat natorrela esan nahi dut
lur zati txiki hau horren da zaila
gezurra dirudi ez da nekerik
beti ilusioak eraberritzen


Batzu mila kilometrora...


Sentimenduak ez dira inoiz izan
batzuk saldu nahi duten bezain azalekoak


Ta hemen gaude…


Zuekin bat natorrela esan nahi dut
lur zati txiki hau horren da zahar
behin eta berriz inausi digute hitza
debekuaren artaziekin


Batzu mila kilometrora...


Sentimenduak ez dira inoiz izan
batzuk saldu nahi duten bezain azalekoak
horren konplikatua ta sinplea da
hauxe da gure izena, izana ta ezina


Albistegien izenburuak guri buruz izan ohi dira
baina oraindik inork ez digu sekula ezer galdetu
ta hemen gaude...

Curiosidades sobre la música Izena, Izana, Ezina del Berri Txarrak

¿Cuándo fue lanzada la canción “Izena, Izana, Ezina” por Berri Txarrak?
La canción Izena, Izana, Ezina fue lanzada en 2003, en el álbum “Libre ©”.

Músicas más populares de Berri Txarrak

Otros artistas de Rock'n'roll