Egun batez

Benito Lertxundi

Egun batez
Autatua izatearen zirrara
Ezin gordea nialarik
Ene belarrietan
Oihartzun bat hintzena
Aurrez aurre
Ezagutzeko aukera nian

Hantxe hintzen
Luze ibili denaren
Jakindurizko keinuez
Gabardinaren doai estetikoak
Deusezten

Nik, oihal xurizko ator batekin
Idurikatu hintudan
Eta, arpa baten beharra ere
Sumatu nian hire eskuetan

Hire iturri hitz jarioa
Sakoneraino busti ninduen
Apirileko euria huen

Aidean idatzi nahirik bezala
Araudi sendoz, lerro lerro
Hitzak antzez dantza batean
Lotu zirenean
Gure arrazaren ohizko errepika
Biluztua ikusi nian
Ballet batean

Gero zaldia hartuz
Kondairan barna
Zalapartaka abiatu hintzen
Luze ibiliz gero
Altzairuzko bidea egitean
Zaldia
Eromenean begiak galdutako
Suminduran bilakatu zitzain

Zaldi kateztatuaren nekea
Gaurkotasunez margotzen ari hintzen
Eta ni hire coctail gazi gez aberatsez
Mozkortzen eta mozkortzen
Lanbro fin batek bere baitan
Hartu banindu bezala
Irtetzen, irtetzen;
Hire itzalarekin
Ator bat egin nian

Músicas más populares de Benito Lertxundi

Otros artistas de World music