Zerraila
Koloreak preso bizi dira egunez
Hala ere gauez, ihes egiten dute hegan eta
Lo dagoen jendearen ametsetan sartzen dira
Ordu batzuetan besterik ez bada ere, libre bizitzeko
Hargatik izaten dira ametsak hain bizi
Egunak ez du oraindik argitu baina oskarbi dago zerua
Pentsa, inor gutxik daukala bere herriaren egunsetiaz gozatzeko aukerarik
Ireki ba begiak jaiotzean dagoen egun berrirako
Jarri gaitezen zirrikitutik harago begira, sarrailatik haragoko argira, gure bidean