Itxaropena

Zugan sinisten ez duzun uneetan
Entzun barreneko ahots xume hau
Konpromezu ta kontraesanetatik
Azaleratzen den garraxi isil hau

Senti zazu disdira bat itzaletan
Hitzak lehertzen direnean
Behin da berriz ezintasunen gainetik
Aske irauten dugula senti zazu

Itxaropena ezin da giltzatu
Gure bihotz minduetan libre da
Zigortu arren bat egiten gaitu
Malko bakoitzean, pausu bakoitzean

Senti zazu disdira bat itzaletan
Hitzak lehertzen direnean
Behin da berriz ezintasunen gainetik
Aske irauten dugula senti zazu

Bisetako mosuetan
Umeen irrifarretan
Hainbeste maite ditudan
Zure begi tristeetan

Ahots isil hau entzun
Itzaletatik entzun
Bihotz taupadak entzun
Senti nazazu gertu

Senti zazu disdira bat itzaletan
Hitzak lehertzen direnean
Behin da berriz ezintasunen gainetik
Aske irauten dugula senti zazu

Curiosidades sobre la música Itxaropena del Ken Zazpi

¿Cuándo fue lanzada la canción “Itxaropena” por Ken Zazpi?
La canción Itxaropena fue lanzada en 2007, en el álbum “Argiak”.

Músicas más populares de Ken Zazpi

Otros artistas de